top of page

Zer da Scratch?

 

Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea

  • Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea

  • Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea

  • Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea

  • Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera

  • Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera

  • Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna

  • Programazioaren oinarriak ikasteko aukera

  • Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…

  • Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea

Komunikazioko Scratch-a

Komunikazio ikasgaian, Scratch-aren bitartez hainbat kontu lantzea eskatu zigun irakasleak hizkuntza ideologiaren inguruan. Honen barruan, hala nola ekologismo glotikoa, autogorrotoa, hizkuntza nortasuna, iritzi publikoa ... bezalako kontuak landu ditugularik bertan.

 

Hasiera batean. Scratch-a ez genuen inoiz erabili eta behatzen hasi ginen, eta kontu guztiak jorratzeko modu hoberena, iragarki bat egitea zela pentsatu genuen, bertan generazio ezberdineko pertsonaiak sartu ditugularik eta hizkuntzaren inguruan (kasu honetan euskara) iritzi ezberdinak zituztelarik.

 

Lehenik eta behin, hiru pertsonai hautatu genituen, Aitona. hiloba eta hilobaren lagun atzerritarra hautatu genituen. Egoera Bermeon kokatu genuen, eta pentsatutako elkarrizketari dinamismo bat emateko, euskal herriko bandera eta baloi bat ere sartu genituen landutako objektuen artean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Elkarrizketa aurrera eramateko, audioak grabatu genituen, hauek Scratch-era igo genituen eta komandoen bitartez, audioak bata bestearen atzetik orden konkretu bat jarraituz antolatu genituen, irudian ikusi dezakezuen bezala. Pertsonai bakoitzaren barruan, komanduak jarri behar izan genituelarik. Kasu honetan, Aitonaren komandoak erakutsiko dizkizuegu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau egin ostean, elkarrizketa ez zenez oso ondo ulertzen, elkarrizketan esaten zena, bokadillo batzuen bitartez laburtzea pentsatu genuen, horrela hitz klabeak bokadilloan jarri genituelarik. Bokadilloak, pantailan guri interesatzen zitzaizkigun segundoak agertzeko eta bata bestearen atzetik agertzeko, komando konkretu batzuk ere erabili genituen. Goiko argazkian ere ikusi dezakezuelarik komando hauek, lehenengoak audioarenak direlarik eta bigarrenak bokadilloenak direlarik.

 

Azkenik, iragarki itxura emateko, eta dinamikoagoa egiteko, pertsonaiei mugimendua eta baloiari mugimendua eman genion. Bai eta Kanta bat sartu genuen bukaeran eta pertsonaiak dantzatu eta euskal herriko bandera mugimendu borobiletan egin genuen. Jarraian baloiaren mugimendua nola egin genuen ikusi dezakezue.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Behin prozesu guztia azalduta, hemen uzten dizuegu bukaerako emaitza, espero dugu zuen gustokoa izatea eta zuek scratch bat egitea hausartzea. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zer da Makey makey makey?

 

Makey Makey-ak objektu arruntak touchpads-ean bihurtzen ditu eta internetekin konbinatzen ditu. Kit bat da, non  edozeinek ibili dezakeen, hasi berri zein makey makey-a erabiltzen adituak direnak. Kit-ean ondorengo objektuak datoz: Makey makey-a, USB kableak eta konektoreak.

 

Nola erabiltzen da?

 

Konektoreak

 

konektoreak, bi objektutara konektatzen dira ( bat gorputzera eta bestea nahi dugun objektura, frutak, kartoia ...) makey makey plakara.

 

Guk nahi dugun objektua, konektatuta dagoen pertsonak ukitzean, makey makeya-ak ordenagailuari mezu bat bidaltzen dio. Horrela ordenagailuak pentsatzen du makey makey-a beste edozein sagu edo teklatu dela pentsatzen du. Horrela, makey makey-ak beste edozein programa edo orrialdek bezala funtzionatzen du, programa horiek tekltatu eta saguarekin bateragarriak direlako.

 

Nork erabili dezake?

 

Edozein pertsonak erabili dezake, haur, gazte, zahar, heldu, asmatzaile, diseiñatzaile, ingeniero eta batez ere hazedoreak.

 

Ze material behar dira hau erabiltzeko?

 

Edozein material erabiltzen ahal da, eroalea den bitartean. Adibidez: arkatzaren grafitoa, loreak, txanponak ...

Scratch + Makey makey = musikako proeiktua

 

Makey makey-ak ematen dituen aukera ezberdinak zein diren jakiteko, musikako proiektu bat burutzea erabaki zuen gure irakaslea den Jon Bustillok. Horretarako, 3 scratch ezberdin prestatu ditugu, zeinetan bakoitzean instrumentu baten nota ezberdinak jarri ditugun. Ondoren honekin kanta bat osatu dugularik.

 

Lehenengo scratch-ean guitarra erabili dugu, bigarrenean pianoa, eta azkenekoan txirula eta tanborra. Bakoitzari, do-tik do-rako notak jarri ditugu. Hau gauzatzeko, komando batzuk erabili genituen, a letrari adibidez do jotzea, horrela makey makey-eko letrari dagokion kablea zanpatuz, guk ezarritako soinua joko du. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Ondoren, letra proiektua gehiago garatzeko, scratch-ari pantailan notak jarri dizkiogu, eta dagokiona zapaltzean, irudiko gezia horrera mugituko da eta nota joko du.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Proiektu bakoitzaren amaieran proiektua ikusi dezakezue, eta ondoren, scratch-arekin egindako bideoa helaraziko dizuegu. Hau wevideoarekin egin genuen, online. Beraz zuek ere animatu bideoa eta makey makey-a erabili.

 

¡SÍGUEME! 

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • c-youtube

© 2023 por Samanta Jones. Creado coh Wix.com

bottom of page