

Hezkuntzari bideratutako teknologiak
UNAI GARMENDIA
CODE.org
Momentuz, bertan izena eman eta lehenengo hurratsak egin ditut ziurtagiri bat lortuz eta aurrera jarraitzeko aukera lortuz.

ZER DA CODE.org?
Code.org haur eta gazteei zuzendutako baliabide didaktikoa eta kodeatzeko eta programatzeko aukera ematen duena izateaz aparte, irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, baita izen bereko webgune bat, jendearen artean informatikaren ikasteko gogoa zabaldu nahi duena. Ameriketako Estatu Batuetako eskoletan eragiteko sortu zuten elkartea Hadi eta Ali Partovi-k 2013an, baina geroago munduan zehar zabaldu da eta 30 hizkuntza baino gehiagotan erabil daiteke, horien artean euskara. Webguneak programatzen ikasteko hainbat ikasgai eta ariketa eskaintzen ditu kode irekian. 2013an hasita Kode-Ordua jarduera (ingelesez "Hour of Code") antolatzen du urtero nazioartekoan aste baten bueltan eskola guztietan ikasgai eta ariketa horiek lantzeko, ikasle bakoitzak gutxienez ordubetez.
CODE.org web gunean bost ikastaro desberdin egin daitezke zailtasun mailaren arabera eta baita umeentzako zuzenduta dauden gai zehatz batzuen inguruan ere. Gu ikastarorik zailena egiten hasi gara eta esan beharra daukat hasieran apur bat zaila egin zaidala eta "martxa" hartu diodanean pantailak zailtzen hasi direla... Dena den, pixkanaka-pixkanaka munduak osatzen joan naiz, maila ezberdinetako etapa guztiak osatuz. Eskola mundurako oso baliagarria ikusten dut baliabide hau. Gainera, CODE.org erabiltzen hastekotan has zaitezte mundurik errazenetik horrela oinarri hobea hartuko duzuelako eta gero ez zaizue niri egin zaidan bezain zaila egingo, hasieratik zailenetik hasi baitnaiz.
Gainera, denbora asko honetan eman ez nahi dutenentzako aurretik aipaturiko ordubeteko kurtsoak daude, gustu guztientzat. Sarreratxo hau bukatuta jarraian guk egin beharrekoak eta hauek egiterakoan izandako nondik norakoak azalduko dizkizuet.

ORDUBETEKO KURTSOA: Star wars (construyendo una galaxia con código)
Lehenik eta behin, nahiz eta aurretik ordubeteko beste kurtsoa bat egina neukan (Minecraftena hain zuzen ere), ordubeteko kurtso batekin hastea erabaki nuen. Hortaz, nire arreta gehien piztu zuena Star Wars-ena izan zenez, honekin hastea erabaki nuen. Ez naiz gehiegi luzatuko kurtso honekin, batetik oso motza delako eta, bestetik, oso erraza izan delako, errezegia egia esan. Kurtso hau maila bakarreko 15 etapekin dago osatua eta etapa hauetan zeregin ezberdinak burutu behar dituzu BB8 droidearekin. Hala nola: metala lortu, gaiztoak ekidin, kaza gidariak lortu ... Arreta gehien piztu didana etapetako musika izan da, txikitako oroitzapenak ekarri baitizkit. Azkeneko etapan, hau da, 15.enean star wars-eko mundu propio bat sortzeko aukera ematen dizute kurtsoan zehar ikasitako guztiarekin. Hortaz, jarraian, kurtso honetako argazki batzuk, emandako titulua eta nire munduan jolasteko aukera izango duzue, espero dut zuen gustukoa izatea.




20 ORDUKO KURTSOA: curso 4 (beta, 10-18 años)
Code.org baliabide didaktikoarekin egin beharreko zeregina ondorengoa duzue: 20 orduko 4.kurtsoa (beta, 10-18 urte) osatzea. Lehenik eta behin, esan beharra dago, kurtsoa hau 22 etapaz osatuta dagoela eta etapa bakoitza maila edo "puzzle" ezberdinez (batzuetan mailen ordez bideoak ageri dira). Ondorengo argazkian ikus dezakezue etapa bakoitzeko maila edo "puzzle" kopurua (oraindik amaitu gabe dudanez maila batzuk horiz edo verde argiz daude).



Esan beharra daukat kurtso honi gogo handiarekin eman niola hasiera eta pikatu ere egin nintzela. Baina zailtasun maila pantailek aurrera egin ahal gora zihoanez desesperatu eta desmotibatu nintzela ere aitortu beharra daukat. Oraindik pantaila batzuk osatzeke ditut eta guztion artean, hau da, gainerako ikaskideekin partekatuz eta zalantzak argituz osatzea lortuko dudalakoan nago. Bukatzean, zailtasun gehien eman dizkidaten pantailak komentatuko ditut eta ziurtagiria eta argazkiren bat ere igoko ditut.
Aurreko argazkietan horiz edo berde argiz ikusten diren pantaila edo "puzzleak" izan dira denbora gehien kostatu zaizkidanak. Hortaz, horietariko batzuen argazkiak ipiniko dizkizueta jarraian nola egin ditudan ikus dezazuen. Aitortu beharra daukat batzuk egiteko gainerako ikaskideen laguntza izan dudala, nik beraiei beste batzuk egiten lagundu diedan bezala.




Aurreko pantailak izan dira gehien kostatu zaizkidanak baina, ondoren, pantaila guztiak amaitu ondoren, retoak egin behar izan ditut. Eta bertan bai izan ditudala benetako zailtasunak eta impotentzia eta etsipena uneoro sentitu ditut. Gauza da pantaila hauek egiteko modu asko daudela baino programak ontzat emateko soilik berak nahi duen moduan egin behar direla eta pantaila guztiak berak nahi duen moduan egiteak izugarrizko esfortzua eta buruhausteak sortu dizkit. Dena den, gainerakoen laguntzarekin eta denbora asko emanaz guztiak egitea lortu dut. Ondorengoak dira zailtasun gehien eman dizkidaten retoak.




Kostata baina azkenean esan dezaket kodeko 20 orduko 4. kurtsoa pasa dudala eta honekin batera puzzleak egiteko gaitasuna eskuratu dudala zailtasun ezberdineko kontzeptu eta bloke ezberdinak konbinatuz puzle hauek deszifratzeko. Horretaz gain, bukleen eta parametroen bidezko funtzioen erabilera ikasi dut eta esan dezaket kapaza naizela horrelako programak sortzeko. Azkenik, etapa eta pantaila guztiak gainditu ditudala frogatzeko aragzki hauek uzten dizikizuet emandako zirutagiri edo tituluarekin batera.




