top of page

KLASEKO EKINTZAK

Hemen klaseetan egiten ditugun ekintzak eta ikasten ditugun programa ezberdinen inguruan arituko naiz solasean.

01

WIX

Gaurko klasean wix delako editatzailea ezagutu dugu, doakoa dena. Bertan erregistratu egin gara eta gure blog propioa egin dugu.

02

KODETU

 

Gaurkoan programazioaren inguruko jolas bat ezagutu dugu, lehen hezkuntzako umeei bideratua dena eta komando ezberdinak programatuz jolas moduko bat jarraitzen duena. Kostata baino jolasa bukatzea lortu dut.


 

03

04

LAS CLAVES DE LA NEUROEDUCACIÓN ETA SCRATCH
 
 
Gaur las claves de la neuroeducacion artikuluaren inguruan aritu gara eztabaidan. Gaur egungo eskoletan eman beharko liratekeen eta ematen ez dire kontzeptuen inguruan hain zuzen ere. Kontzeptu horietako batzuk aipatzearren: emozioa, memoria, atentzioa, talde kooperatiboa, ariketa fisikoa, jolasa... Baina benetan arreta piztu didan kontzeptua eta klasean denbora luzez jorratu duguna plastizitatea da. Ulertu dudanaren arabera gure burmuinak baditu neurona batzuk erdi lo daudenak eta neurona horiekin egiteko gauza ez ginelakoaren ustetan geunden edozein gauza egiteko gai omen gara. Adibidez betidanik uste izan badugu musikan txarrak ginela edo ez genuela musikarako balio ondorengoa egin behar dugu: gure kabuz saiatu musika ikasten eta ikusiko dugu nola hilabete baten buruan ikaragarrizko aurrerakuntzak egin ditugula. Gainera ez du axola zein adin daukazun, hortaz ez du balio esateak ni ya zaharregia naiz hori ikasteko.
Ondoren, scratch izeneko programa erabiltzen ikasi dugu. Esan beharra daukat asko gustatu zaidala, programa honen bitartez gauza pila programatu baititzakezu komando eta akzio ezberdinak erabiliz eta koordinatuz. Scratcharen inguruko estatistika batzuk ere ikusi ditugu eta munduko scratch programatzaile gehieneko herrialdea Estatu Batuak dira.

05

SCRATCH: KOMUNIKAZIO ETA IKT 

 

Scratcharen erabilera ikusi eta gero lan bat bidali digute komunikazio eta ikt arloak batzen dituena. Scratcha erabiliz bi astetan komunikazio arloan emandako hainbat kontzeptu landuko ditugu, hizkuntza jarrera, ideologia eta aldakortasunarekin zer ikusia daukatenak. Taldeka ipini gara eta talde bakoitzak hainbat kontzeptu aukeratu, errepikatutako kontzeptuak sahiestuz, eta Scratcharen bitartez historio bat lantzen hasi gara hainbat komando ezberdin erabiliz eta aurreko kontzeptuak jorratuz era pedagogiko batean.

06

SCRATCH ETA MINDOMO

 

Scratcharekin amaitu dugu gaurkoan eta nahiz eta Jonek oraindik Mindomoa klasean ez azaldu (hurrengo klasean azalduko du) Komunikaziorako egin beharreko mindomoarekin hasi gara.

07

MINDOMO, ZERTARAKO?

Gaurkoan mindomoren erabilerari buruz egon gara jardunean. Mindomoren bidez edozein gairen eskema era oso grafiko eta ulergarri batean presentatzeko aukera dugu. Hori dela eta Jonek bakoitzari gai bat eman digu, guretzako guztiz, ezezaguna zena eta 20 minutuz gai horren inguruko informazioa bilatzen eta mindomoren bitartez eskema batean ipintzen aritu gara. Ondoren denon artean partekatu dugu bakoitzak egindakoa eta konturatu garenerako gai horien inguruko informazio ugari bilatu eta partekatu dugu oso modu kooperatibo eta dinamiko batean. Azkenik, taldeka komunikaziorako mindomoarekin jarraitu dugu.

 

08

MAKEY MAKEY ETA PADLET
Gaurko klasean makey makey-ari sarrera eman diogu. Jonek gelan geunden bi taldeei makey makey bana utzi digu eta scratcharen bitartez gauzak asmatzen eta probatzen utzi digu. Esan beharra daukat literalki flipatu egin dudala sortu daitezkeen milaka ta milaka gauza ezberdinekin. Hasiera batean piano bat simulatu dugu hostoak erabiliz eta makey makeyan positiboa eta negatiboa tartekatuz denon artean. Ondoren proiektu ezberdinen bideoak ikusi eta batzuk imitatzen saiatu gara. Azkenik pac man eta mario bros bezalako jolas historikoetan aritu gara denok jolasean makey makeya erabiliz. Aitortu beharra daukat gaurko klasea mundiala iruditu zaidala eta ume txiki bat bezala aritu naizela jolastuz ikasten.
5 minututan padleten erabilera azaldu digu irakasleak eta honi esker bideoen hausnarketak eta liburuen laburpenak wix-ean nola txertatu behar ditugun ikasi dugu, hortaz, ekin diezaiogun lanari!
 

09

RASPBERRYPI ETA VISIBLE LEARNING
Raspberrypiren bidez umeek ordenagailuak sor ditzakete euren kabuz, flipatu nauen kontua izan da. Bestetik, Jonek Visible Learning liburuaren inguruko informazioa helarazi digu, hezkuntzaren inguruan dagoen libururik onenetarikoa, ingelesez idatzia.

10

SCRATCH + MAKEY MAKEY: PROIEKTUAK
Gaurkoan taldeka makey makey-a eta sratcha erabiliz egin ditugun proiektuak pasiloan ipini ditugu denok ikus eta proba zitzaten eta aldi berean haien aurpegiak ikusteko edo haien jarrera zein zen jakiteko. Esan beharra daukat jende asko hurbildu dela proiektu ezberdinak ikustera. Hauen artean arrakasta gehien izan dutenak honakoak izan dira: Bateria, edarien jolasa, musika kutxa, notak asmatzearen jolasa... Primeran pasa dugu eta gainerakoek egindako proiektuak ikusten ikaragarri ikasi dugu.
 

11

CODE.org
Gaur code programari buruz hitz egin dit Jonek eta bertako web-orrian izena eman eta lehenego 10 hurratsak egin ditut, ziurtagiri moduko bat lortuz eta aurrera jarraitzeko aukera lortuz. Egia esan gustatu zait, jolas ezberdinen bitartez kodeatzea eta panel eta komando ezberdinak erabiltzea ahalbidetzen duelako.

12

JEDI jornadak
Gaur Jonek JEDI jornadei buruz hitz egin digu. Edukazio digitalari buruzko hitzaldi eta tallerrak izango dira, ezagutzea pena merezi duen irakasle batzuek emango dituztenak Otsailaren 25 eta 26an. Hortaz, gure taldeak juteko erabakia hartu dugu.

¡SÍGUEME! 

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • c-youtube

© 2023 por Samanta Jones. Creado coh Wix.com

bottom of page