top of page

ZER DA MOOC BAT?

MOOC (ingelesezko Massive Online Open Course lokuziotik, euskaraz Online Ikastaro Ireki Masiboa) dohainik edo kostu txiki batez eta mugarik gabe persona guztiei zuzentzen zaizkien online ikastaroak dira.

 

Dave Cormier eta Bryan Alexanderrek erabili zuten MOOC izendapena lehendabizi, 2008an, jakin zutenean haiek antolatutakoConnectivism and Connective Knowledge ikastaroan 2.300 ikaslek eman zutela izena.

 

Gaur egun, MOOC ikastaroak eskaintzen dituzten erakunde nagusiak hauek dira: EdX, Coursera, Udacity, Udemy eta P2PU. Gehienek ez dute ezer kobratzen ikastaroa egiteagatik; hala ere, ikastaroa egin izana frogatzen duen agiria emateagatik kobratu ohi dute.

BUSEQUEDA DE EMPLEO 2.0

Jarraian, nik egindako Mooc baten adibidea azalduko dut, nola egin dudan ikusteko eta hauen berri gehiago jakiteko. Nik aukeratutako Mooc plataforma Miriada X plataforma izan da, eta bertan hautatutako kurtsoa, "busqueda de empleo 2.0"-a izan da, Madrilgo Mudima unibertsitateak eskainitako kurtsoa. Bertan 7 modulo desberdinek osatzen dute kurtsoa eta modulu bakoitzaren formatua oso anzekoa da; lehenengo sarreratxo bat irakurri behar da moduloaren nondiknorakoekin, gero bideo eta pdf bidez kontzeptuak eta gaiak azaltzen dira eta azkenik teste bidezko autoebaluazio moduko bat egiten da hurrengo modulora igaro ahal izateko %50-a gainditzea ezinbesteko izanik. Ondoren modulo bakoitzean ikasitakoa eta egindakoa erakutsiko dizuet, nik jorratutako bideo eta pdf-ren bat jarriz.

0. Modulua

Kurtsoaren aurkezpen orokorra izan da non kurtso honen helburu eta metodologia aurkezten diren bideo baten bitartez. Ondoren test erako proba bat gainditu beharra dago hurrengo modulura igaro ahal izateko.

 

 

 

 

 

 

 

 

1. Modulua

Modulu honetan autoezagutza eta autoebaluatzeko gaitasuna ikusi ditut, ezinbesteko bi elementu hauek kontuan izan behar ditugu edozein proiektu egitera goazenean. Bi elementu hauek hobetzeko autoezagutzari buruzko teknikak azaltzen dira, lanbide bat bilatzeko oso baliagarriak izango zaizkigunak. Hauek jorratzeko lehenengo bideo bat ikusi behar izan dut Arina Gruia irakasleak egindakoa eta ondoren pdf formatuko eskema moduko bat irakurri, azkenik test erako proba txiki bat gainditu ahal izateko eta hurrengo modulura igarotzeko.  

 

 

 

 

 

2. Modulua

Modulo honetan Arturo de las Heras, UDIMAKO zuzendari buruak, eta Luis Miguel Beldak bideo baten bidez gure marka pertsonala sortzeko aholkuak eta nondiknorakoak azaltzen dizkigute. Ondoren bi pdf-ren bitartez gehiago sakontzeko aukera daukagu marka pertsonalaren eraikuntzan eta azkenik autoebaluazio ariketa bat egin behar izan dut hirugarren modulura igaro ahal izateko.

 

3. Modulua

Hirugarren modulo honetan María Barriga eta Fátima Arroyo lan poltsako orienadoreek, lana bilatzerako orduan kontuan izan behar ditugun gaitasunei buruz hitz egingo digute, lehenengo beraiek aurkeztutako bideo baten bidez eta ondoren pdf erako material osagarri baten bidez. Bukatzeko autoebaluazio ariketa bat egin behar izan dut laugarren modulora igarotzeko.

 

4. Modulua

En este apartado, el profesor José Manuel Chamorro, explicará el módulo 4, correspondiente al Currículum Vitae.Esta unidad, se proporcionarán las claves necesarias para la elaboración de un buen Currículum Vitae, que nos asegure un gran éxito a la hora de que nos llamen para realizar entrevistas de trabajo. Modulu honetan eskuragarri izango ditugu kurrikulum vitae bat egiteko ezinbestekoak diren giltzak eta erremintak. Hauei esker kurrikulum vitae egoki bat egiteko gauza izango gara eta arrakasta lortzea errazagoa suertatuko zaigu edozein laneskaintzetan. Horretarako José Manuel Chamorro irakasleak bideo baten bitartez emango dizkigu beharrezko argibide eta aholkuak eta ondoren pdf formatuan informazio gehigarri gehiago aurki dezakegu. Moduloari amaiera emateko autoebaluazio ariketa bat egin behar izan dut bostgarren modulora igarotzea ahalbidetzen didana.

 

5. Modulua

Modulu honetan aukeraketa eta reklutazioaren gaian zentratuko gara, teknologi berriek eta gizarte sareek langile bat aukeratzerako orduan daukaten garrantzia azpimarratuz. Horretarako Marat Blasco irakasleak bideo baten bidez beharrezko alderdiak jorratuko ditu eta gero pdf formatu bidez alderdi horiek gehiago sakontzeko aukera izan dugu. Bukatzeko, betiko lez, test erako autoebaluazio bat egin beharko dugu hurrengo eta azkeneko modulura igaro ahal izateko.

6. Modulua

Azken modulu honetan test psikometrikoak eta lan entrebistak jorratuko dira, hauek era egoki batean gainditu ahal izateko teknikak eskainiz eta azken finean aukeraketa prozesua egoki pasatzeko zer egin irakatsiz. Horretarako Ángel Férmamdez Muñoz irakasleak bideo baten bidez lan entrebistarako aholkuak ematen dizkigu. Ondoren pdf formatuan informazio osagarria irakurtzeko aukera dugu eta bukatzeko, aurrekoetan bezala, test erako proba txiki bat dago, zeina gainditu beharra dagoen modulua bukatzeko.

 

Diploma eta ziurtagiria

Behin 6 moduluak eta hauei dagozkien ariketak, testak eta bideoak jorratuta, miriada X plataformak ziurtagiri bat eman dit, zeinek ziurtatzen duen Udima eskeintzen duen kurtsoa hau gauzatu dudala. Diploma bat eskuratzeko aukera ematen dizu 40 euroren truke baino ez naiz gauza hauengatik ordaintzearen aldeko hortaz beste baterako utziko dugu.

¡SÍGUEME! 

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • c-youtube

© 2023 por Samanta Jones. Creado coh Wix.com

bottom of page