

Hezkuntzari bideratutako teknologiak
UNAI GARMENDIA
Matematikako Scratch-ak
Gaurkoan Jonek matematikako figura ezberdinak scratchari buruz nola eraiki edo sortu erakutsi digu. Horretarako lehenengo orduerdia gure kabuz aritu gara triangelu, lauki zuzen, pentagono eta hexagonoak eraikitzen. Ondoren, komando konplexueagoen berri eman digu, hala nola, eragiketak egiteko komandoak, galdera bidez erantzunaren arabera eratzen diren poligonoak, eta abar. Oso kontu interesgarria iruditu zait Lehen Hezkuntzako umeekin erabiltzeko oso aproposa baita, nahiz eta aitortu behar dudan hasieran behintzat asko kostatu zaidala, komando askorekin trabatu naizelako. Gainera aitortu beharra daukat poligono batzuk egiterako garaian youtubetik ahokuak jaso ditudala eta laguntza handikoak izan zaizkidala. Hona hemen klasean egindako poligono ezberdinak:
Scratch-aren bidez matematika jorratzen jarraitu dugu gaurko klasean ere. Oraingoan erloju analogiko bat eraiki dugu eta nahiz eta txorakeria bat dirudien uste nuena baino gehiago kostatu zaigu, klase guztia izan ere. Lehenengo, segunduen gezia ereiki dugu eta bertan komando ezberdinak konbinatuz eta eragiketa sinple batzuk eginez, segunduen gezia 6 graduz mugitzea segunduko lortu dugu. Ondoren minutuen geziarekin berdina egin dugu eta biak batera mugitzeko sinkronizatu ditugu. Gero, erlojuaren zenbakiak sartu ditugu ikono ezberdinen bitartez eta milakoen kronometro bat ere eraiki dugu, erlojuarekin bat zihoana. Amaitzeko, aurreko guztia ezabatu eta mezuen bitartez ere egin genezakeela esan digu Jonek, hortaz, segundu, minutu eta ordueak sinkronizatu eta mezuen bitartez erlojua funtzionamenduan jarri dugu. Hona hemen egindakoaren lau pasuak argazkitan:







