top of page

MAKEWORLD: zer da? + 3 mundu ezberditan jolastu

Hemen batez ere lehen hezkuntzako umeekin lan egiteko oso interesgarria izan daitekeen baliabide berri eta erakargarria azalduko dizuet, makeworld. Bertan, hau da, makeworld web-orriaren plataforman, hainbat joku didaktiko aurki ditzazkegu, hala nola uraren zikloko jokua, pac man, flyp, sagua eta katuaren jokoa, ebakuntzen jolasa ... Joko horietara denok jolastu gara baino oraingoan eza gara soilik jolastean zentratuko baizik eta jolasteaz gain mundu deituko diegun jolas horiek eraikitzean baizik.

Makeworld-en jokoa beste modu batean gauzatzen da. Bertan pertsona batek gertaera eta helburu konkretu batzuk ezarriz ( jokoaren sortzaileak), jokoari zailtasun desberdin edo berri bat ematen dio. Gorùtz atalen jokoa adibide bezala hartuta, gorputzeko atal bakoitza dagokion tokian txertatzea du helburua. Baina desberdina dena zera da, lehenago atal bakoitza txertatzeko mugimendu zehatz batzuk jarraitzeko agindu behar diogula. Hori dela eta, umeak lehenik eta behin patroi horiek behatu behar ditu atal bakoitza dagokion lekuan ondo txertatzeko. Jokatzeko modu berri honek aurretik planifikazio bat dakar, jokoaren elaborazioa, bai eta jokatzerako orduko aurretiko planifikazioak, aginduak eman baino lehenago. Hala ere, joko bakoitzak helburu eta gertaeren desberdinak ditu eta bakoitzaren barruan datoz azalduak. Jarraian, nik jokatutako beste bi joko interesgarri utziko dizkizuet, eta interesatu ezkero, irakurtzen jarraitzera eta batez ere, praktikatzera bultzatzen dizuet.

Gorputz atalen jokoa hasierako azalpen bezala erabili dut eta orain jokatutako beste bi munduren berri emango dizuet, hezkuntzarekin lotura zuzena duelako. Lehenengoa uraren zikloaren jokoa da, bertan ur tanta mugitu behar duzu trumoiaraino, bertan hodei bihurtzen delako, gero hodeia beste hodeiarengana eraman behar duzu, urak arbola ureztatzeko, hori baita jokoaren helburua. Horrela joko hau planifikatzeaz gain, umeak uraren zikloa ulertu dezake, nola itsasotik hodeiera eta hodeietatik lurrera dijoan ura, etengabeko ziklo batean sartuta. Bigarrena, ordea, ingurunearen kontresbazioaen ingurukoa da eta bertan zaborra kudeatzeko hiru teknika ezberdinen bidez ingurunea osasuntsu mantendu beharra dago.Hori dela eta, ikusi dezakezue klasean lantzeko tresna paregabea izan daitekeela makeworld, ba orain munduak ekoizten ikasi nahi baduzue, jarraitu irakurtzen, norberak bere munduak sortuz, klasean landu nahi duen gaia makeworld-aren bitartez landu ahal izateko. Horrela umeak jokatzen duten bitartean ( gehien gustatzen zaien gauza egiten) hezkuntzan landu behar diren edukiak modu dibertigarri batean ikasteko aukera ezin hobea dutelako, eta hezkuntzan erabiltzen hasten bagara, eta irakasle bakoitzak sortzen dituen munduak erabiltzeko aukera badugu, material didaktiko paregabea bihurtu dezakegulako.

MAKEWORLD: nola sortu munduak? + nik diseinatutako mundua

Makeworld-a nola erabiltzen den azaltzeko, nik egindako munduetako bat eredutzat erabiliko dut, bertan gertaerak, helburuak, sekuentziak eta abarrekoak nola egin ditudan azaltzeko. Lehenik eta behin, gure mundu propioa sortzeko, kuadroa egin behar dugu, horretarako nahi ditugun dimentsioak hartu ditzakegularik, kuadroak gehituz edo kenduz irudian ikusi dezakezuen bezala. Behin hau eginda, pertsonaiak sartzen joango gara, horretarako pertsona + ikur horretan klikatu eta koadro batean txertatuko zaigu. Prozedura berdina jarraituko dugu nahi dugun pertsonai kopurua agertu arte.

Mundua sortu eta gero koadroei kolorea aldatu, forma aldatu eta funtzioa ( adibidez bloke bat bihurtzea) jarri daitekezke. Ondoren, pertsonaien funtzio eta eginkizunetan sartuko gara. Lehenik eta behin pertsonaia nahi dugun tokian kokatzeko, ezkerreko irudian ikusi dezakezuen bezala, gora edo behera mugituta, abia puntuan jarriko dugu. Behin hau eginda, bere ibilbidea planifikatzeko, bigarren irudian ikusi dezakezuen bezala, bere mugimenduak zein izan daitezkeen argituko ditugu, hala nola gora, behera, 90 gradu biratu, ezker, zeharka ... Hau egin eta gero, pertsonaiaren irudia aldatu dezakegu, adibidez otsoa beharrean benetako pertsona bat jarri (kolore eta arraza ezberdinetakoak). Azkenik, jokuan beteko duen funtzioaren arabera, bere ibilbidea antolatuko dugu.  Gainera, imaginatu jokuan automatikoki mugitu behar dela, horretarako, jarritako fletxekin, bere ibilbidea zehaztuko dugu; lehenik behera, gero gora ... eta sekuentzia konkretu bat errepikatzea nahi badugu, play naranjari emango diogu. Beheko P naranjarekin, prozedura desberdinak egiteko aukera daukagu. Bukatzeko, prozedurak bata bestearen atzetik errepikatuko dira.

Azaldu berri dudana, protagonista guztiekin egin behar dugu, jokua gauzatuko duen protagonistarekin izan ezik. Protagonistak ez baitu gainerako pertsonaien ibilbide automatikoa egin behar. Hau egiterakoan, gertaerak zehaztuko ditugu, adibidez nire jokoan pertsonai beltzaranak etxeran joan behar du motoko giltzen bila eta ondoren motoraino iritsi behar da basoa eta erreka igaroz. Basoa eta erreka igarotzeko otsoa eta tiburoia sahiestu behar ditu eta bloke beltzekin talka ez egiten saiatu. Etxera iristea eta motora iristea lortzen badu diamante bana eskuratuko ditu. Bidean zehar, otsoak edo tiburoiak harrapatzen badute bizitza bat kenduko diote. Horrela, hainbat gertaera gauzatu behar ditugu, eta hauen arabera helburuak zehaztuko ditugu. 

Orain arte azaldutakoarekin, uste dut mundu bat sortzeko nahiko informazio duzuela, hori dela eta mundu guztia gonbidatzen dut makewordl izeneko baliabide didaktiko hau erabiltzera mundu ezberdinetako jolasetan parte hartzeko eta baita euren mundu propioak diseinatzeko, batez ere hezkuntza arloan dabiltzanei. Bukatzeko, lortutako ziurtagiriak ipiniko ditut eta baita nik eginiko beste mundu bat, praktikatu nahi baduzue zein den jakin dezazuen. Beheko botoi gorrian klik eginez gero, jolas zaitzakete nik egindako mundura.

¡SÍGUEME! 

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • c-youtube

© 2023 por Samanta Jones. Creado coh Wix.com

bottom of page